BETI GAZTE

1940. urtetik Lesakako Kirol eta Kultur Elkartea

EZAGUTU DEZAGUN LESAKA 2024

Martxan dago 2024ko Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketa. Lesakako gazteei zuzendutako lehiaketa da hau, zehazki, Lehen Hezkuntzako ikasleei. Hiru kategoriatan banatuko dira partehartzaileak eta bakoitzak galdera desberdin batzuk erantzun beharko ditu: LH 1 eta 2. mailakoak; LH 3. eta 4. mailakoak;… Continue Reading →

JOSKINTZA TAILERRA

Martxoan hasi zen joskintza tailerrak segida izanen du apirilean eta maiatzean ere. Txandaren batean leku libreak daudenez, interesa izanez gero telefono zenbaki honetara dei dezakezue: 617 21 24 49 (Amaia). Animatu!

23. KORRIKA

Martxoaren 24an ailegatuko da 23. KORRIKA Lesakara eta Beti Gaztek ere bere kilometroa izanen du. Aritxulegitik sartuko da euskararen aldeko lasterketa herrian eta Beti Gaztek 2679. kilometroan hartuko du lekukoa, NA-4000 errepideko 14. kilometroan. Goizaldeko 2:18 aldera hasiko da elkartearen… Continue Reading →

LESAKAKO MENDI LASTERKETA 2024

Aimar Otxoteko Larrarte lesakarrak irabazi zuen pasa den martxoaren 10ean Lesakako V Mendi Lasterketa. Beti Gazteko lasterkaria izan zen helmugara ailegatzen lehena, 2019ko lehen edizioko marka hautsiz gainera. Minutu eta bi segundutan hobetu zuen errekorra, 1:10,13ko denbora lortuz. Emakumeetan ere… Continue Reading →

ARMARRIAK, GENEALOGIA ETA FAMILIEN HISTORIA

Heldu den larunbatean, martxoaren 9an, Armarriak, Genealogia eta Familien Historia izenburupean, hitzaldia antolatu dugu Harriondoa Kultur Etxean. Liburutegian izanen da hitzaldia, 18:00etan, Andoni Esparzaren eskutik. Otsailean gazteleraz eman zuen hitzaldi bera eta oraingoan, soilik euskaraz eskainiko du solasaldia. Animatu!

ARBOLAREN EGUNA 2024

2024ko Arbolaren Eguna ospatuko dugu otsaila honetan. Bi jardunaldi desberdinetan ospatuko da, otsailaren 24an eta 29an, biak Gardelkopagoetan. Lehenean eremura garbitu, piketeak sartu eta zerrakura eginen da. Ondotik, hamaiketakoa izanen da partehartzaileentzat. Bigarrenean berriz, Lesakako hezkuntza zentroetako ikasleekin batera, arbolak… Continue Reading →

2024KO OHIKO BATZARRALDI OROKORRA

Beti Gazteko 2024ko Ohiko Batzarraldi Orokorra ospatu genuen pasa den otsailaren 17an, 19:30ean. 34 bazkide bertaratu ziren eta bilerarako aurreikusitako puntu guztiak aho batez onartu ziren. Tartean, 2024rako aurreikusitako ekitaldiak onartu ziren, baita horiek aitzinera eramateko 231.760 euroko aurrekontua ere…. Continue Reading →

JOSKINTZA TAILERRA MARTXOAN

Aurten ere joskintza tailerra izanen dugu martxoan, hilabete batez. Martxoaren 4ean hasiko da tailerra eta martxoaren 27an bukatu. Hiru ordutegi egonen dira eta partehartzaile bakoitzak bat aukeratu beharko du: astelehenak 18:00etatik 20:00etara, astearteak 10:00etatik 12:00etara edo 18:00etatik 20:00etara. Kurtso osorako… Continue Reading →

AIALDERA MENDI IRTEERA ´24

Beti Gazteko mendi taldeak antolatua, Aialdera mendi irteera ospatuko da igande honetan, otsailaren 11n. Iñauterietako igandean egiten den ohiko ateraldia izanen da aurtengoa ere eta goizeko 7:30ean egin dute hitzordua Lesakako Plaza Zaharrean. Animatu!

ARMARRIEN ETA GENEALOGIAREN INGURUKO HITZALDIA

Beti Gazteko irakurle taldeak antolatua, solasaldia izanen da larunbat honetan, otsailaren 10ean, Lesakako Liburutegian. Andoni Esparza izanen da hizlaria eta armarriak, genealogia eta familien historia izanen ditu hizpide. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta solasaldia gazteleraz izanen da. Aitzinago euskaraz egitea… Continue Reading →

SAN ANTONERA IBILALDI ARAUTUAREN IRABAZLEAK

Pasa den urtarrilaren 21ean San Antonera Ibilaldi Arautua ospatu genuen Beti Gazten, eta irabazleen izenak ere baditugu. Lehen postuan Mertxe Ancizar Iriarte eta Mila Ibarra Tendarieta sailkatu dira. Bigarren postuan berriz, Francisco Javier Ancizar Arretxeak eta Jose Ramon Telletxea Pellejerok… Continue Reading →

AIZKOLEGIRA MENDI IRTEERA ´24

Heldu den igandean, otsailaren 4ean, Aizkolegira mendi irteera eginen dugu. Goizeko 7:30ean elkartuko gara Lesakako Plaza Zaharrean eta handik, kotxez joanen gara Etxalarrera. Animatu!

MENDAURRERA MENDI IRTEERA

Urtero bezala, urtarrileko hondarreko asteburuan, Mendaurrera mendi irteera antolatu du Beti Gazteko mendi taldeak. Igande honetan beraz, urtarrilaren 28an, Mendaurrera joanen dira Sunbillatik. Goizeko 7:30ean elkartuko dira Lesakako Plaza Zaharrean eta handik, Sunbillara joanen dira kotxez. Animatu!

V. LESAKAKO MENDI LASTERKETA

Beti Gazte elkartetik V. Lesakako Mendi Lasterketa antolatu dugu, 2024ko martxoaren 10erako, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Ohiko ibilbidea izanen du lasterketak, 14 kilometrokoa guztira eta 900 metroko malda positiboarekin. Lesakako Plaza Zaharretik abiatuko da, 10:00etan, eta Frain eta Unanua gainditu ondotik,… Continue Reading →

2024KO OHIKO BATZAR NAGUSIA

Heldu den otsailaren 17an, larunbatean, Beti Gazteko 2024ko Ohiko Batzarraldi Nagusia ospatuko dugu bazkideekin. Beti Gazteren egoitzan izanen da (Beheko Plaza 9, 1. solairua), 19:00etan lehen deialdian, eta 19:30ean bigarrenean. Batzarreko gai zerrenda: 1.- 2023ko martxoaren 4ko Ohiko Batzarraldiaren akta… Continue Reading →

SAN ANTONERA IBILALDI ARAUTUA

Heldu den urtarrilaren 21ean, igandea, San Antonera ibilaldi arautua ospatuko dugu, San Antongo erromeria izanen dela aprobetxatu. Lesakako Plaza Zaharretik abiatuko da proba, 8:00etatik aitzinera. Izena emateak binaka edo hirunaka egin beharko dira, 7:30etik 8:00etara, eta 5 euroko prezioa izanen… Continue Reading →

EUSKAL HERRIKO 8X8 SOKATIRA TXAPELKETA

Heldu den igandean, urtarrilaren 14an, 11:30etik aitzinera, Euskal Herriko 8×8 Goma Gaineko Sokatira Txapelketako jardunaldia izanen dugu Lesakan, Udal Pilotalekuan. Bertan, talde mistoak ariko dira tiran, 580 kiloko lehen jardunaldian. Etxeko Beti Gazte taldearekin batera, Abadiño A, Abadiño B, Amaiur,… Continue Reading →

2024KO MENDI LIZENTZIAK JASOTZEA

2024ko mendi lizentziak jasotzeko aukera egonen da bihartik aitzinera, urtarrilaren 9tik aitzinera, Beti Gazteko egoitzan (Beheko Plaza, 9) 18:45etik 20:00etara.

BIANDITZERA MENDI IRTEERA

Urteko azken mendi irteera ospatuko dugu abenduaren 31n Beti Gazten. Zehazki Bianditzera joanen gara igande horretan, goizeko 7:30ean Lesakako Plaza Zaharretik abiatuta. Animatu parte hartzera!

X. IPUIN LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

Atzo arratsaldean X. Ipuin Lehiaketako sari banaketa ospatu genuen. Hauek izan dira saridunak: 3. maila: “Lagunen bila”. Araitz Ormaetxea Erro. “Mendizaleak”. Aitor Mutuberria Zelaieta 4. maila: “Lorea eta bere abentura”. Olhain Plaza Maia “Miren eta Luka estralurtarra”. Olaia Irigoien Baiester… Continue Reading →

« Older posts

© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress

Theme by Anders NorenUp ↑

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies