|
Gaia: Publizitatea
futbol-zelaian.
Elkarte honek gaur egun 8 futbol
talde ditu (1. erregionala,
jubenilak ohorezko mailan,
kadeteak, infantilak, alebinak
eta benjaminak, eta
emakumezkoak, erregionala eta
kadete-infantileko futbol-7),
partidak Lesakako Mastegi
futbol-zelaian jokatzen
dituztenak.
Instalazio horrek kartel
publizitarioak jartzeko aukera
eskaintzen du, eragin positibo
bikoitza izanen luketenak: alde
batetik, zure enpresa/negozioa
ezagutzera ematearena, jende
aunitz joaten baita futbol-zelai
horretan jokatzen diren
partiduetara, eta, bertzalde,
talde horiek sortzen dituzten
gastuei aurre egiteko lagunduko
lukete.
Hori dela-eta, zuengana jotzen
dugu, Mastegiko furbol-zelaian
publizitatea jartzeko aukera
eskaintzeko.
Interesaturik bazaudete,
jakinarazi nahi dizuet,
publizitatea horrela egin ahal
izanen dela:
1 - Edo zuek zerorrek kartela
erosi eta jarriaz, eta guk
urteko kuota bakarra kobratuko
genizueke. 2007. urtean 39,15
euro/metro lineala izanen da.
2 - Edo Beti-Gazte arduratuko
litzateke kartela prestatu eta
jartzeaz (3 m luze eta 0,75 m
zabalerakoa, 275 euro), eta gero
urteko kuota bakarrak kobratuko
genizueke, 39,15 €/ metro
lineala 2007an.
Propaganda guttienez 3 urterako
kontratatu beharko da.
Dena dela, interesaturik
bazaudete, telefono honetara
deitzen ahal duzue 618952640,
eta hor argituko zaizkizue
izaten ahal dituzuen zalantza
guztiak.
Eskaintza hau sakonki aztertzeko
eskatuko genizueke, onuragarria
izanen baita bai zuentzat, baita
eskualdeko gazteriarentzat ere
Adeitasunez |