Gaia: Publizitatea futbol-zelaian.

Elkarte honek gaur egun 8 futbol talde ditu (1. erregionala, jubenilak ohorezko mailan, kadeteak, infantilak, alebinak eta benjaminak, eta emakumezkoak, erregionala eta kadete-infantileko futbol-7), partidak Lesakako Mastegi futbol-zelaian jokatzen dituztenak.

Instalazio horrek kartel publizitarioak jartzeko aukera eskaintzen du, eragin positibo bikoitza izanen luketenak: alde batetik, zure enpresa/negozioa ezagutzera ematearena, jende aunitz joaten baita futbol-zelai horretan jokatzen diren partiduetara, eta, bertzalde, talde horiek sortzen dituzten gastuei aurre egiteko lagunduko lukete.

Hori dela-eta, zuengana jotzen dugu, Mastegiko furbol-zelaian publizitatea jartzeko aukera eskaintzeko.

Interesaturik bazaudete, jakinarazi nahi dizuet, publizitatea horrela egin ahal izanen dela:

1 - Edo zuek zerorrek kartela erosi eta jarriaz, eta guk urteko kuota bakarra kobratuko genizueke. 2007. urtean 39,15 euro/metro lineala izanen da.

2 - Edo Beti-Gazte arduratuko litzateke kartela prestatu eta jartzeaz (3 m luze eta 0,75 m zabalerakoa, 275 euro), eta gero urteko kuota bakarrak kobratuko genizueke, 39,15 €/ metro lineala 2007an.

Propaganda guttienez 3 urterako kontratatu beharko da.

Dena dela, interesaturik bazaudete, telefono honetara deitzen ahal duzue 618952640, eta hor argituko zaizkizue izaten ahal dituzuen zalantza guztiak.

Eskaintza hau sakonki aztertzeko eskatuko genizueke, onuragarria izanen baita bai zuentzat, baita eskualdeko gazteriarentzat ere

Adeitasunez

---------------------------------------------------------------------Beste lan egiteko era.

Formulario,bete beharra dago.
Hurrengo egunean zurekin,
argi eta garbi utziko dugu dena.

Enpresaren Izena: 

Zuek zerorrek kartela erosi eta jarriaz -Modu 1-
Beti-Gazte arduratuko litzateke -Modu 2-

Aukeratu  Modu zenbakia:

Teléfonoa: 

Idatzi zuen zalantzak,kexak edo iritziak.


 




Osasunaren kideak.


© Copyright 2006 SCRD Beti Gazte KJKE