|
Beti Gazte taldearen zaletuak:
ongi etorri gure webgune ofizial berritura.
Hainbat urte eta gero webguneari itxura
modernoagoa ematea pentsatu dugu eta baita
edukiak egokitu ere. Hainbat berritasun
sartu dugu, gehien interesatzen zaizuen
informaziora ahalik eta modurik errazenean
iristeko.
www.betigazte.net zaletu guztientzat
erreminta baliagarria izatea nahi dugu, eta
era berean, gure elkartearekin lotura
estutzea.
Klubeko kirol jardueretan sentitzen den
giro amateurra Atletikoren hazkuntzarako
eta sendotzerako zutabe
garrantzitsuenetarikoa izan da. Kirolaren
baldintzak asko aldatu dira azken urteotan
eta amateurismoak erromantiko gutxi batzuen
leloa dirudi. Atletikok ez du berezko izaera
hori galdu nahi nahiz eta, bere kirolari,
entrenatzaile eta bazkideei ahalik eta
kalitaterik onena eskaini behar dietenaren
jabe da.
Bere kirol helburua, maila gorenei uko egin
gabe, oinarrizko kirola sustatzea da .Arreta berezia dute kirol eskolak
eta promozioa. Sozialki bere helburua kirola,
maila guztietan, ahalik eta jende gehienari
eskaintzea da, baita federatu mailan ere.
|