“Beti Gazte Kirol, Jolas, Kultur Elkartea”, 1940ren abuztuaren 9an  sortu zen, “Acción Katolikoaren  Gizon Gazteen” eskutik.  Garai hartan elkarte honek Lesakako kirol eta kultur ihardunaldi gehienak bideratzen zituen “kideen kirol sukarra, futbol sukarra bereziki  zela eta”, Akta batean jasotzen den bezala.

“Beti Gazte”  Gazteen Kirol Arloak  hasieran  hiru atal zituen: Pilota, Futbola, Alpinismo, Txirrindularitza eta Atletismoa eta lehendabiziko bazkideek bost pezetako sarrera pagatu eta hilabeteko pezeta ordaindu ondoren, jarduera zuzena eduki behar izan zuten.

Hasierako urte haietan, futbol txapelketa ofizialik  gabe, taldeak lagunarteko norgehiagokak jokatzen zituen   Bidasoa aldeko talde nafar eta Gipuzkoarren aurka, Tren Txikitoan  desplazamenduak eginez.

Laster hasiko ziren txapelketa ofiziosoak eta Beti Gazte “La Voz de España” egunkariak antolatutako Bidasoako Txapelketa eta “Diario Vasco” antolaturiko 1950 “Copa Frontera” txapelketen irabazlea suertatu zen.  I Bidasoa Txapelketaren oroitzapenez Feliciano Beobide musikalariak oraindik Elkartearen himnoaren parte den eta Manolo Arotzena bertsolariak 1994. urtean letra jarri zion “Aliron” osatu zuen.

1940-1950 hamarkadetan Beti Gazte eta Berako Gure Txokoaren artean betiko lehia sortu zen. Bidasoako Txapelketa  urte batzuetan irabazi ondoren Lesakako Elkarteak gorabeherak jasan zituen hurrengo hamarkadan. Futbol taldea  desagertu zen eta jokalari batzuek  Irun edo Berara alde egin zuten.

1970 hamarkadan “Vasco-Nafartar” txapelketan parte hartu zuen 1973. urtean finalistak izanik.  Hamarkada honen bukaeran,  furtbola federatu zenean, elkarteak Gipuzkoako Bigarren Erregionalean hurbiltasunez jokatu zuen bertan txapeldunak izaten lortuz 1979-1980 denboraldian eta  mailaz igo ziren. Gero, berriro bigarrenera jaitsi 1983-1984 denboraldian baina elkarren segidako bi denboraldietan, 1984-1985 denboraldietan, bigarren mailatik Preferentera igo ziren, orain arte Elkartea egon den mailarik handienera  (gaurko Ohorezko Erregionalari dagokiona. Maila honetan elkarren segidako azken lau denboraldietan dago.

Lehendabiziko saiakeran sei denboraldietan egon zen Preferente mailan eta 1991-1992 jaitsi zen. Denboraldi erregular baten ondoren, Preferentera igo zen berriro 1993-1994 denboraldian hurrengo denboraldian beriro jaitsiz. Baina Beti Gazte, Preferentera igotzeaz gain, Lehendabiziko Erregionaleko dobletea lortu zuen, liga eta kopa irabaziz, ioiz lortua ez zuen balentria.

Hurrengo denboraldian Beti Gaztek mailari atxiki zion “in extremis”, Legazpian, azken ihardunaldian,  eta behin helburua lortuta, belar artifizialeko futbolzelaian hasi zen ibilaldi berria,  Mastegi, 1997ko abuztuaren 9an inauguratua hau ere. Mastegi Futbolzelaiak ,   anti-frankisten atxilotutako  soldadu eta herriko gazteek  “a pico y pala” eraikia izan zen  Kristo Enea Futbol zelaia ordezkatu zuen  1940. urtean.
Beti Gaztek  talde igotzaileen iharduera jarraitu zuen  XX eta XXI mendeko azkenko eta lehendabiziko hamarkadetan hurrenez hurren gaur Ohorrezko Erregional mailan 4 denboraldi aritu bada ere. Azken denboraldian lider izatea lortu zuen. Horregatik talde igotzaileen fama atzean utzi duela erran daiteke.  Iraun dezala!

 

MUNDUKO TXAPELDUNAK

Baina Beti Gazteri munduan ospe handiena eman dion kirola sokatira izan da, XX. mendeko azken hamarkadan Nafarroako eta Euskadiko txapelketak irabaziz gain hiru aldiz Munduko Txapeldunak izan baitziren, Irlandan (Carlow, 1999. urtean),  Holandan (Slagherem 2000. urtean eta Eskozian (Glasgow 2004. urtean)

Urte batzuk talderik gabe egon ondoren, pasa den urtean berriro goma gainean aritzen hasi ziren berriro Nafarroako Txapeldunak izanik.  Aurten 4×4 bi mailetan (320 eta 300 kg) Nafarroako Txapelketa irabazi dute. Gutxiago lortu badute ere, emakumezko taldeak ere Munduko Txapelketan hartu zuten parte (Italian, Cesenaticon, 2010. urtean)

Sokatiraz gain, Beti Gaztek talde federatuak izan ditu saskibaloian,  areto-futbolean, tzxirrindularitzan,  xake edo mahai-tenisean, denak desagertuak.  Urte batzuetan Nazioarteko Xake Txapelketa bat  antolatu zuten.  Pilota ere sustatu zuen  1985. urtean Arkupe Elkarteak agertu zen arte.

Era berean kultura bultzatu dute.  Hasierako urteetan antzerki, zine eta dantza emanaldi batzuk antolatu zituen Otxogorrienean.  Jasotzen zituzten diru-sarrerak futbolak behar zuen diruaren zorrak ordaintzeko erabiltzen zuen,  gaur zentzugabekeria badirudi arren.  Bertsolari-festibalak, 70. urterurrenatik antzinera errekuperaturiko argazki  edo “ezagutu dezagun Lesaka” lehiaketak antolatu zituen.  Azken urteetan Margoketa Azkarreko eta Ipuin Lehiaketak antolatu ditu.

Aitor Arotzenaren erreportaia

60 URTE ETA BETI GAZTE!
2000. urtean Aitor Arotzenak Beti Gazteri buruz idatzitako liburua hementxe duzue ikusgai!
Beneten lan ederra! Zorionak!