Gaur egun 1.584 kidek osatzen dugu Beti Gazte.

Hauetatik gehienak helduak dira, 27€ko urteko kuota ordainduz, ondotik, jubilatuak dira, 17€ko kuota ordainduz, Jubenilak (kuota 20€), Infantilak (kuota 14€) eta azkenik 8 urte baino guttigokoak (kuota 0€).

Orain arte izandako kide kopuru gehiena du gaur egun Beti Gaztek, urtetik urtera kide kopurua haundituz joanda. Hau ikusteak lanean gogotsu eta indartsu jarraitzeko bultzada ederra ematen digu.

Zuen bazkide txartelak QR kode bat duela ikusi dezakuzue. Txartelaren beheko ataleko eskuinaldean dagoek irudia da hori. Mugikorraren kamararekin hau detektatu eta web orrialdera zuzenean sartzeko balio du.

 

EGIN ZAITEZ BAZKIDE!

Oraindik ez zara Beti Gazteko kide? Hementxe uzten dizuegu bazkide izateko bete beharreko fitxa bazkide izateko izen-emate orria.

Izen-emate orria bete eta idazkaritza@betigazte.net helbide elektronikora bidali. Bertzalde, hau inprimitzeko eta guri entregatzeko aukera ere dago.

ANIMATU!