Beti Gazte Kantari taldea 2018an sortu zen Mari Sol Irigoyen eta Jaime Elgorriagaren eskutik. 17 emakume 2018ko apirilaren 5ean Harriondoa Kultur Etxean elkartu ziren kantu zaharrak euskaraz eta gazteleraz ikasteko asmoz.

Taldea Lesakako Kultur Etxean bi astetik behin elkartzen da ezkeroztik. Kanta ezberdinak ikastea, ongi pasatzea eta denborarekin kanpora kantatzera ateratzea dute helburu, herrian giro ona sortuz eta jende kantatzera animatuz. Momentuz bi irteera egin dituzte, lehena Lesakan eta bigarrena Beran.

Taldean parte hartzeko baldintza bakarra Beti Gazte Elkarteko bazkide izatea da.

Animatu eta parte hartu!

2018ko azaroan Bera Kantari eta Beti Gazte Kantariko kide batzuk Lesakan