BETI GAZTE ELKARTEA

Beheko Plaza 9, Lehenengo Solairua

Lesaka – 31770 – Nafarroa

BETI GAZTEKO EGOITZA ERABILTZEKO AUKERAK

1.- Beti Gazteko Taldea izan, hau da, Beti Gaztek antolatutako ekimena izan. Honetarako, klubaren baldintzak onartzea beharrezkoa izanen da.

2.- Klubetik aparteko ekimena izanik lokalaren erabilera eskatzea. Ez da irabazi asmoko ekimena izanen eta ordutegian Beti Gaztek antolatutako ekitaldiak izanen dute lehentasuna. Horrez gain, baldintza hauek bete beharko dira lokalaren erabilerarako:

2.1. Egun solte bateko ekimena: ekitaldia egin aitzinetik eskaera egin beharko da. Eskatzailea Beti Gazteko bazkidea izan beharko da, ez ordea gainontzeko guztiak. 10€ ordainduko da guztira egoitza erabiltzen den orduko.

2.2. Epe luzerako erabilpena: ekitaldia egin aitzinetik eskaera egin beharko da. Ekimenean parte hartzen duten guztiak Beti Gazteko bazkideak izan beharko dira. 3€ ordainduko dira guztira egoitza erabiltzen den orduko.