ZIKLOTURISMO

1986.urtean Beti Gaztek Txirrindularitza Eskola sortzen du lehendabiziko aldiz, 9-15 urte bitarteko 22 haurrekin. Hauek eskualdeko bertze eskolekin batera lehian aritu zen urte batzuetan (Baztan-Malerreka-Bidasoa-Leitza).

Bi urte ondoren, Kadete eta Jubenil kategoriak sortu ziren eta 1992. urtean Beti Gazte lehen aldiz Afizionatu kategorian lehiatzen da Beti-Gazte Sicesal Pabellones Industriales izenarekin. Bertako partaide Aitor Igoa, Imanol Igoa eta Jose Maria Martinez lesakarrak izan ziren, Gerardo Telletxeaa kirol zuzendariaren aginpean.

Eskualdeko kadete eta jubenil mailako txirrindulariak osatuz 1996 urtean Urtxintxa taldea sortzen da. Bertan Beti Gaztek parte hartu zuen, hurrengo urtetan hainbat karrera antolatuz (Trofeo Marino Lejarreta kadete mailan, Trofeo Juanito Campeón jubenil mailan eta kolaborazioak Gran Premio Txakain, afizionatuetan).

Hurrengo urtetatik antinzera ekitaldi horiek antolatzeari utzi zioten, kostua haundia baizten eta beharrezko autorizazioak lortzea zaila egiten zelako bertako errepideetako trafiko maila zela eta.

2016. urtean Transbidados Iñurrieta master taldea osatu zen, maila horretako estatuak antolatutako karreretan parte hartuz.

MARTXA ZIKLOTURISTA

2014 urtean Salvador Yanciren heriotza zela eta (2013ko abendua), elkarteko lehendakari urte askotan izateaz gain, txirrindularitzarekin asko inplikatu zen pertsona, bere omenez martxa zikloturista bat antolatzen hasi zen, ez lehiakorra.  Hau, maiatzaren lehendabiziko asteetan ospatzen da Lesakako plazatik abiatuta, eta bertan bukatuta. Goizeko 9etan hasten da, eta arratsaldeko 14:30etan kontrola itxitzen da. Egunean bertan apuntatzeaz gain, aurreko asteetan egiteko aukera ematen da ere.

Hementxe 2016ko III. Martxa Zikloturista Salvador Yanci-ren  bideoa.

BTT

Elkarteak 1991. urtean antolatu zuen lehen aldiz BTT Ibilaldia (Mountain-bike). Urtero ospatutako ibilaldia dugu hau, baina istripu baten ondorioz, elkarteak hainbat arazu izan zituenez, 1995. urtean izean zen azkenekoa.

2008. urtean berriz ere antolatzen hasi ginen, ordutik urtero berriz antolatuz ez lehiakorra den BTT Ibilaldia hau.

Informazio gehiago lortzeko, Beti Gazteko BTT Taldeak duen hurrengo web orrialde hau bisitatu dezakezu: http://lesakabtt.weebly.com/

Hementxe 2017. urteko BTT Ibialdiko bideoa.

TRIATLON

2008. urtean Bixente Igarzabal eta Alejandro Sarobek osatutako triatlon taldea sortu genuen elkartean, hainbat lehiaketatan parte gartzeko asmoz.

Gaur egun, Bixente Igarzabalek  maila oso altuko lehiaketa nazional eta internazionaletan parte hartzen du. Bixentek 21 ironman osatu ditu jada.