Beti Gazterekin mendi lizentzia duten pertsonek abenduaren 20ra bitarte dute elkartearekin harremanetan jartzeko lizentzia hori aldatu, alta edo baja eman nahi duten komunikatzeko. Horretarako bi modu izango dituzte: Abenduaren 5, 12 eta 19an, Beti Gazte bulegoan, 19:30etatik 21:00etara. Abenduaren 20ra… Continue Reading →
Hurrengo abenduaren 19an 18:00etan VI. Beti Gazteko Ipuin Lehiaketako Sari Banaketa egingo dugu Beti Gazte Elkartearen Egoitzan. Bertan Pello Añorga ipuin kontalaria izanen da! Animatu eta etorri!
Heldu zaigun asteburuko plan ugari ditugu Beti Gazten. Ez gara aspertuko! Animatu!
Bertze behin hementxe ditugu Argazki Lehiaketako irabazleak. Aurtengoan 88 izan dira aurkeztutako lanak eta hementxe uzten dizkizuegu banatutako 4 sarien lanak: Gai libreko lehendabiziko saria DIEGO PEDRA BELZA, “BRUMA” izeneko lanarengatik. Cornella de Llobregat-etik bidalitako lanak 350 euro y trofeoa… Continue Reading →
Urtero bezala irekita dago Beti Gazteko Argazki Erakusketa Harriondoa Kultur Etxeko Komentuko Elizan. Lanak ikusgarri daude ortzegunetik larunbatera 17:30etatik 19:30etara eta igandetan 11:30etatik 13:30etara. Abenduaren 2an itxiko ditu ateak erakusketak. Animatu etortzera!
Urtero bezala Feria bezperan, asteazkenean, Ajoarriero Lehiaketa ospatu genuen Lesakan. Guztira 12 bikotek ajoarriero kaxul ederrak prestatu zituzten 18:00etatik antzinera. Maria Jesus Errazkin, Felisa Taberna, Pepita Zubillaga eta Agustin Arriolak osatutako epaimahaiak aunitz pentsatu ondotik BAKAILU KUISINE bikoteari eman zion… Continue Reading →
Urtero bezala hementxe dugu Ajoarriero lehiaketa. Aurten azaroaren 20an izango da arratsaldeko 18:00etatik antzinera. Apuntatzeko azkeneko eguna azaroaren 18an izango da 626 387 196 (Ander) telefono zenbakira deituz. Animatu eta parte hartu!!
Urtero bezala Nafarroako 8×8 txapelketan murgildurik dago Beti Gazteko sokatira taldea. Aurten azaroaren 9an ospatuko da tiraldia Lesakan. Beti Gazteko gizonezko, emakumezko eta talde mistoak tiratuko dute arratsaldeko 17:00etatik antzinera herriko frontoian. Animatu eta etorri!
Heldu den 2020. urtean Beti Gazte elkarteak 80 urte beteko ditu eta dagoeneko urteko egutegia antolatzen ari gara. Proposamenen bat baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan! Animatu Beti Gazteren 80. urteurrena gurekin pasatzera!
Urtero bezala Beti Gazte elkartean eguberrietako loteria atera dugu. Loteria partizipazio hauek erosita jokatzez gain, elkarteari bultzada ttiki bat ematen diozu! Animatu eta erosi!
Urtero bezala aurten ere Argazki lehiaketa antolatu dugu Beti Gazte elkartean. Hementxe lehiaketaren oinarriak: ANTOLATZAILEA: S.C.R.D. BETI GAZTE K.J.K.E. PARTEHARTZE ESPARRUA: nahi duten afizionatuek. GAIA: librea, eta sari berezia kirol argazkirik hoberenari. MOTA: paperean eginiko argazkiak (zuri-beltzean edo kolorean)…. Continue Reading →
BETI GAZTE LASTERKA KAMISETAK BILTZEKO EGUNAK: 2019.10.18 eta 2019.10.22.ORDUA: 18:00-19:30.LEKUA: BETI GAZTE EGOITZAOHARRA: EMAKUMEZKOEN “S” KAMISETAK ORAINDIK EZ DITUGU.
Hementxe ditugu Beti Gazteko Txirrindularitzako arropak. Hauek biltzeko pasatu Beti Gazte egoitzatik 2019ko urriaren 15ean, edo 18an arratsaldeko 18:00-19:30.
Hementxe Pako Santxez lesakarrak Beti Gazteko 2019 BTT Ibilaldian ateratako argazkiak.
Hementxe FIDEL ORDOKI Lesakarrak ateratako argazkiak. Argazki gehiago baldin badituzue, partekatu gurekin!
Heldu den irailaren 15ean Lesakako BTT Itzulia 2019 ospatuko dugu Lesakan. Hementxe frogan inguruko informazioa: NOIZ: 2019ko irailaren 15ean. IBILBIDEA: 40 Km eta 1.400 metroko desnibela duen ibilbide luzea eta 25 Km eta 910 metroko desnibeleko ibilbide motza. Hementxe deskargatu… Continue Reading →
Irailaren 10ean irteera kulturala egingo dugu Iruñara. Konkretuki Navarra Arena eta zezen plazara bisita gidatuak eginen dira. Irteera: 8:30etan Fonda Mariatik. Itzulera: 21:00etan. Apuntatzeko deitu 610 89 38 04 telefono zenbakira. Animatu!
Beti Gazte elkarteak lasterka ibiltzeko kamisetak egin behar ditu. Interesa baldin baduzu, etorri probatzera! Eta gustatzen bazaizu, enkargatu!! Non eta noiz probatu: Beti Gazteko egoitzan, Beheko Plaza, 9-1. solarituan, irailaren 2tik 11ra, biak barne. Astelehenetik ortziralera, 18:30etatik 20:00etara. Baldintzak: Bazkideak,… Continue Reading →
Heldu den irailaren 6an bi bilera egingo ditugu Alebin eta Benjamin futbol taldeak osatzeko jokalari eta gurasoekin. Benjaminak: 2010-2012 urteetan jaiotakoak. Irailaren 6an 18:00etan Beti Gazte Egoitzan. Alebinak: 2008-2009 urteetan jaiotakoak. Irailaren 6an 19:00etan Beti Gazte Egoitzan.
Heldu den abuztuaren 27an irteera kulturala egingo dugu Galipienzo, Oibar eta Zangotzara. Goizeko 8:15etan Lesakako Fon Mariatik irtengo gara eta 21:00etan itzuliko gara. Apuntatzeko deitu 610 89 38 04 telefono zenbakira. Animatu eta parte hartu!
© 2019 BETI GAZTE — Powered by WordPress
Theme by Anders Noren — Up ↑