ARGAZKI LEHIAKETA

1991. urtean antolatu zen lehen aldiz Beti Gazteko Argazki Lehiaketa. Lehenengo urte horretan, kirola zen gai bakarra, baina bigarren ediziotik aurrera gaiak zabalagoak izan ziren: gai librea, kirola… Sari bat herriko argazki hobenarentzat banatzen zen.

1999. urtean ez zen lehiaketa egin, bai ordea 2000. urtean. Deskantsu fase luze baten ondotik, 2010. urtean berriz ere lehiaketa antolatzera animatu ginen eta gaur egun arte martxan jarraitzen du.

Aurkezten diren lan guztiekin, urtero erakusketa bat antolatzen da. Hementxe uzten dizuegu aurreko urteerako irabazleen lanak.

ARGAZKI RALLYA

2015. urtean, Beti Gazteko elkarteko Argazkilari taldea osatu genuen, ekintza desberdinak antolatzeko asmoz. Horrela, hurrengo urtean, 2016an, lehendabiziko Argazkia Rallya antolatu zen. Urtero antolatzen den lehiaketa dugu hau, eta edonork parte hartu dezake. Argazkiak elkarteak finkatzen duen egunean egin eta aurkeztu behar dira, ondotik sari batzuk banatuz irabazleen artean.

FORMAZIOA

2015 eta 2016 urteetan hainbat formazio kurtso antolatu ziren Argazkilari Taldetik. Bertan zonaldeko pertsona ugarik hartu zuten parte. Lehendabiziko kurtsoa “Iniciación a la fotografía” izan zen. Ondotik, perfekzionatzeko kurtsoak egin ziren, photoshop kurtso batekin bukatuz.

Hurrengo argazkiak klikatuz gero, argazkilari taldeak duen google + orrialdea bisitatuko duzue. Bertan herriko hainbat argazkilarik egindako lanak dituzue ikusgarri.