BETI GAZTE

1940. urtetik Lesakako Kirol eta Kultur Elkartea

Page 6 of 17

2022KO BETI GAZTEKO IPUIN LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

2022ko Beti Gazteko ipuin lehiaketako sari banaketa ospatuko da datorren abenduaren 20an, asteartea, arratsaldeko 17:00etan. Beti Gazteko egoitzan eginen da ekitaldia eta irabazleak argitu ondotik, sariak zozketatuko dira hurbiltzen diren guztien artean. Gainera, ipuin kontalaria ere izanen dugu. Animatu eta… Continue Reading →

2022KO ARGAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

Beasaingo Manu Barreiro Rodriguez izan da 2022ko Argazki Lehiaketako irabazlea, “La dama del velo rojo I” lanarekin. Bigarren saria Oscar Manso Navasek irabazi du, “Identidad” izenburupeko argazkiarekin. Kirol argazkirik onena Carlos de Cos Azkonak eraman du, “Skate” argazkiarekin, eta azkenik,… Continue Reading →

HITZALDIA HARRIONDOAN

Beti Gaztek, Lesakako Udalaren laguntzarekin, hitzaldia antolatu du Harriondoa kultur etxean, datorren larunbatean, abenduaren 10a, arratsaldeko 18:00etan. Hitzaldiaren izenburua “El estoicismo: una receta antigua para vivir bien en el siglo XXI” izanen da eta Mikel Etxalarrek eskainiko du.

MENDI LIZENTZIAK 2023

Mendi lizentziak berritzeko epea ireki da berriz ere. 2023rako mendi lizentzia berria nahi baduzu, edo baduzuna berritzeko asmoa baduzu, Beti Gazteko egoitzan egin dezakezu datorren abenduaren 2an eta 12an, 18:00etatik 19:15era. Hemen dituzue estalduren prezioak: Aurten, berrikuntza moduan, Nafarroako federatu… Continue Reading →

AJOARRIERO LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

Ajoarriero Lehiaketa ospatu genuen atzo, Ferietako asteazkenean. Bederatzi bikoteek parte hartu zuten guztira eta irabazleak Basurde taldeko Ander Goizueta eta Jozelo Goizueta izan ziren. Bigarren postuan Arransurde taldea sailkatu zen, Javier Legasak eta Imanol Lopezek ospatutako taldea. Eta hirugarren, Bakailu… Continue Reading →

Ajoarriero Lehiaketa 2022

Berriz ere bueltan dugu Ajoarriero Lehiaketa. Urtero bezala, Ferietako asteazkenean ospatuko da, azaroaren 23an, 18:00etatik aitzinera. Aurten, berrikuntza moduan, lehiaketan parte hartzeko izena eman beharko da, bikoteka, azaroaren 21a baino lehen, 697 276 036 (Alaia) zenbakian. Bikote bakoitzak gas sukaldea,… Continue Reading →

Ipuin lehiaketa 2022

Beti Gaztek, Lesakako Udalaren babesarekin, IX. Ipuin lehiaketa antolatu du. Lehen Hezkuntzan dauden Lesakako haurrei zuzenduta dago, eta azaroaren 25a bitarte aurkeztu ahalko dira lanak, Tantirumairu ikastolan eta Irain eskolan. Aurtengo ipuinen gaia “Eguberriak” izanen da, eta gutxienez orri bat… Continue Reading →

ARGAZKI LEHIAKETA ´22

Martxan da 2022ko Argazki Lehiaketa. Hurrengo lerroetan informazio gehiago duzue eskuragarri, baita lehiaketaren oinarriak ere:

LESAKAKO BITXIKERIAK 2022

Bueltan da Lesakako Bitxikeriak lehiaketako edizio berri bat. Datozen hilabeteotan hiru galdetegi bete ahal izanen dira, urriaren 3ko, azaroaren 7ko eta abenduaren 5eko asteetan banatuko direnak. Lesakari buruzko zortzi galdera izanen ditu bakoitzak eta aste oso bateko epea egonen da… Continue Reading →

2022/23 DENBORALDIKO BILERA INFORMATIBOA

2022/23ko denboraldia hastear dago eta futbol eskolaren inguruan zalantzak argitzeko bilera informatiboak antolatu ditu Beti Gaztek irailaren 9rako, ortzirala. Gurasoei zuzenduta daude eta bilerak mailaka eginen dira: Aurrebenjaminak (2015an jaiotakoak), 17:00etan Lehen urteko benjaminak (2014), 17:30ean Bigarren urteko benjaminak (2013),… Continue Reading →

LESAKAKO BTT IBILALDIA ´22

Hurrengo irailaren 18an Lesakako BTT Ibilaldia ospatuko dugu. Hemen informazioa: NOIZ: 2022ko irailak 18 IBILBIDEA: 37,1 km eta 1414 metroko desnibela ibilbide luzeak eta y 23,24 km eta 770 metrokoa desnibela motzak Motza: https://es.wikiloc.com/rutas-mountain-bike/lesaka-btt-2022-motza-112139327 Luzea: https://es.wikiloc.com/rutas-mountain-bike/lesaka-btt-2022-luzea-112277164 IRTEERA: 09:00etan Plaza Zaharretik IZEN… Continue Reading →

EZKURRARA IRTEERA ´22

Heldu den igandean, irailak 4, Beti Gaztek Ezkurrara mendi irteera antolatu du. Goizeko 6:00etan abiatuko da taldea Lesakako Plaza Zaharretik. Ezkurran bertan bazkalduko dute eta arratsaldean bueltatuko dira Lesakara taxian. Bazkariko erreserba egiteko eta taxiak antolatzeko izen-ematea beharrezkoa izanen da…. Continue Reading →

III. ZUBIGAINEKO KROSA

Datorren irailaren 3rako Beti Gaztek III. Zubigaineko Krosa Herrikoia antolatu du. Arratsaldean ospatuko da eta maila ttikienetik hasiko da lasterketa: 17:00etatik aitzinera ttikietatik infantil maila arte arituko dita eta 18:00etan gainerakoek eginen dute laster. Izen-emateak egunean bertan eginen dira, 16:00etatik… Continue Reading →

ARTIKUTZARA IRTEERA ´22

Datorren abuztuaren 28an Beti Gaztek Artikutzara ohiko mendi irteera eginen du. Goizeko 8:00etan abiatuko da ateraldia Plaza Zaharretik.

GOIZUETARA IRTEERA ´22

Igande honetarako, abuztuak 14, Beti Gaztek Goizuetara irteera antolatu du. Goizeko 6:00etan izanen da hitzordua Plaza Zaharrean, eta Artikutzatik Goizuetarako bidea hartuko du mendizaleen taldeak. Lesakara buelta arratsaldean eginen dute taxian. Animatu parte hartzera!

2022KO ARGAZKI RALLY-KO IRABAZLEAK

Orain dela bi aste banatu ziren 2022ko Argazki Rally-ko sariak eta hauek izan dira aurtengo irabazleak. Bilduma onenaren saria: Imanol Lorenzo Arbillaga Sentsualitatea: Fernando Anza Rey Denboraren joana: Imanol Lorenzo Arbillaga Etxe-animaliak: Fernando Moreno Zaldivar Geometria: Jose Ramon Varela Cousillas… Continue Reading →

PIRINEORA IRTEERA ´22

Hurrengo uztailaren 16 eta 17rako, Beti Gaztek Pirineora irteera antolatu du. “C” mendi lizentzia edo aseguru partikularra duen pertsona guztiei zuzendua dago bidaia. Plazak mugatuak izanen dira eta izena emateko 626 11 81 23 zenbakira deitu edo idatzi beharko da,… Continue Reading →

HILDAKO MENDIZALEEN OROIMENEZ AGIÑARA MENDI IRTEERA

Hurrengo ekainaren 26an, hildako mendizaleen oroimenez, Agiñara mendi irteera ospatuko da. Goizeko 8:00etan Plaza Zaharretik izango da irteera. 10:30ean gosaria eskainiko zaie bertaratutakoei eta horren ondotik, ekitaldiari hasiera emango zaio. Animatu parte hartzera!

XV. LESAKAKO MENDI ITZULIA

Lesakako Mendi Itzulia bueltan da, hamabortzgarrenez. Ekainaren 12an ospatuko da, goizeko 7-7:30etik hasita. Lesakako Plaza Zaharretik abiatuta, bi ibilbide desberdin egonen dira: motza (22,9km eta 1415m) eta luzea (30,2km eta 1825m). Izen-ematea dagoeneko irekita dago eta www.mendizmendi.com webgunean egin beharko… Continue Reading →

BETI GAZTE ASTEA

Ortziraletik aintzinera, Beti Gazte Astea ospatuko dugu. Hau da horretarako prestatu dugun egitaraua. Animatu parte hartzera! Aupa Beti Gazte!

« Older posts Newer posts »

© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress

Theme by Anders NorenUp ↑

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies