Heldu den igandean, abenduaren 23an, urtero bezala Elutxara mendi irteera antolatu du Beti Gaztek. Bertan txistorrada izango dugu indarrak berreskuratzeko.

Irteera ordua goizeko 8:00etan izango da Plaza Zaharretik eta ibilbidearen iraupena 4 ordu eta erdikoa izango da: Lesaka – Elutxa – Lesaka.

Irteera denentzak irekia dago, baina mendiko segurua izatea derrigorrezkoa da.

Animatu!