Pasa den igandean, apirilaren 7an, Ohorezko futbol partidaren aurretik omenaldi ttiki bat egin zitzaien Beti Gazteko Sokatira Taldeari. Beti Gazte eta Oiartzuneko jokalariek pasilua egin zieten eta sokatirakoek ohorezko sakea jaurti zuten. Ondotik futbol partidan garaile suertatu zen Beti Gazte, 1-0 irabaziz.