Bertze urte batez hementxe dugu Beti Gazte Argazki Rallya. Aurtengoa IV. edizioa dugu eta maiatzaren 26an izango da. Hementxe lehiaketaren oinarriak:

PARTE-HARTZAILEAK: Argazkizale guztientzat.

ANTOLATZAILEA: Beti Gazte

DATA: 2019ko Maiatzaren 26a.

MODALITATEA: Argazki digitala. JPG formatoan, kalitate gorenean. Kontuan hartu behar da, ralliaren hasieran txartelak hutsik egon behar duela.

GAIAK: Ralliaren hasieran jakitera emanen dira.

IBILBIDEA: Argazkiak Lesakako udal-barrutian eginen dira

IZEN-EMATEA: Beti-Gazte elkartearen egoitzan (Beheko Plaza, 1, lehen solairua), goizeko 9etatik 10etara. Izena ematearen prezioa 10 € izanen da; 16 urte baino guttiago dutenentzat, aldiz, doan izanen da.

Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 36 argazki entregatu ahalko ditu, behin deskargatu eta gero, “hasierako kontrola” eta “akaberako kontrola” argazkiak barne, eta bi horiek nahitanahiez aurkeztu behar dire. Argazki horiek ez baldin badira entregatzen, rallitik deskalifikatua geldituko da. Ezabatze askea onartzen da, baina argazkien manipulazioa debekatuta dago. Ralliaren akaberan, 13:00tik 14:00ak arte, argazkiak deskargatu beharko dira Beti Gazte elkartean.

HAUTAKETA: Lehiakide bakoitzak gai bakoitzeko argazki bat aukeratuko du eta ekainaren 10a baino lehenago fotobetigazte@gmail.com helbidera bidali beharko ditu. Parte-hartze zenbakia eta aukeratutako argazki zenbakia ere (kameran agertzen den bera) adierazi beharko da eta baita argazki bakoitza zein gaiari dagokion ere.

EPAIMAHAIA: Argazkilari profesionalez eta antolakuntzako kide batez osatuta egonen da. Epaia apelaezina izanen da eta www.betigazte.net -en argitaratuko da.

SARIAK:

Sari berezia bilduma hoberenari: 150 € eta diploma.

Bortzirietako hoberenari: 100 € eta diploma

  1. gaia: 75 € eta diploma.
  2. gaia: 75€ eta diploma.
  3. gaia: 75 € eta diploma.
  4. gaia: 75 € eta diploma                                                                                                           

Argazki hoberenak www.betigazte.net -en ikusgai jarriko dira. Antolakuntzak argituko ditu rallian azalduko diren zalantza guztiak. Antolakuntza ez da erantzule eginen, rallia irauten duen bitartean, gerta litezkeen material lapurretaz edo istripuz.

Sari banaketa eta irabazleen argazki emanaldia Beti Gazte elkartean eginen dira bere egunean adieraziko den egunean. Antolakuntzak erreserbatzen du argazki irabazleak erabiltzeko eskubidea, bere irabazi-asmorik gabeko promozio kulturalendako, beti ere argazkien egilearen izena aipatuta.

Animatu eta parte hartu!