Lehen aldiz MENDI LASTERKETA antolatu dugu Beti Gazten. Beti Gazte Lasterka talde berriaren sorrerarekin, gogo eta esfortzu handiz hementxe duzue antolatutako lasterketaren informazioa eta kartela! Bi proba izango ditugu ekainaren 15ean: Ibilbide luzea (ofiziala) eta ibilbide motza (gazteena).

OINARRIAK:

Eguna eta lekua: ekainaren 15ean Lesakan. Arratsaldeko 16:00etan lasterketa ofizialaren irteera eta 10 minutu ondoren gazteen lasterketaren irteera.

Ibilbidea: 14 Km-ko ibilbidea eta 900 metroko desnibela. Irteera Lesakako plazatik, Frainera igoera (455 metro), piedadetik Unanura igoera (650 metro), eta herrira bueltatu.

Gazteen ibilbidea: 7 km eta 300 metroko desnibela. Herriko plazatik irteera, Frainera igoera (455 metro) eta herria buelta.

Parte-hartzea: 18 urte baino gehiago dituen edozeinek hartu dezake parte lasterketa ofizialean. Gazteen proba berriz, 13-17 urte bitarteko kirolariei zuzendua da. Gehienez 250 kirolariek hartu dezakete parte guztira (bi probak kontutan hartuta).

Inskripzioak: ekainaren 14a arte https://www.herrikrosa.eus/ . Egunean bertan inskripzioak egiteko aukera egongo da kupoa bete ez bada.

Prezioak:

  • Ibilbide luzea: Beti Gazteko Bazkideek 13 €. Bazkide ez direnek 16 €. Egunean bertan bazkide direnak eta ez direnak 20 €.
  • Ibilbide motza (gazteena): 7 €. Egunean bertan 10 €.

Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du, Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da. Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.

DORTSALAK HARTZEKO: egunean bertan 14:00etatik 15:30etara.

DUTXAK: metatik hurbil dutxak izango dira.

HORNIDURA PUNTUAK:

  • Ibilbide luzean 6 hornidura puntu izango dira metakoarekin kontatuz: Km 3 likido/Km 6 likido/Km 7’5 likido eta solido. Km 9 likido/Km 11 likido/Meta likido eta solido.
  • Ibilbide motzean 2: Km 3 likido, meta likido eta solido.

ARAUAK ETA IBILBIDEAREN MARKAKETA: bi probak behar bezala markatuak egongo dira.

  • Ibilbidean zehar zaborra botatzeko kaxak izango dira. Hornidura puntuetan zaborra bota beharko da. Puntu hauetan ez den bertze edozein tokitan zaborra botatzea deskalifikazioa suposatuko du.
  • Edozein bidezidor hartzeak deskalifikazioa suposatuko du.
  • Ondokoak laguntza behar izanez gero, laguntzera behartuak egongo dira parte-hartzaileak.
  • Mediku asistentzia izango da puntu estrategikoetan.
  • Unanuen (9 km) denbora kortea egongo da, 2 ordu eta erdi.

SARIAK:

Ibilbide luzean lehendabiziko 3 gizonezko eta emakumezkoek saria izango dute:

  • 1go saria: Txapela + 90 euro + gazta + Beti Gazteko zapia.
  • 2. saria: 60 euro +gazta + Beti Gazteko zapia.
  • 3. saria: 30 euro + gazta + Beti Gazteko zapia.
  • Lesakako lehendabiziko emakumeak eta gizonak: Lote UBIDEA produktuak.
  • Lehendabiziko beterano emakumea eta gizona: trofeoa.
  • Lehendabiziko ekipoa: Bildots bat (guttienez 3 parte hartzaile taldeka puntuatzeko).

Ibilbide motza: lehendabiziko hiru emakume eta gizonezkoek saria izango dute.

  • 1go saria: Txapela + paleta serrana deshuesada + Beti Gazteren zapia.
  • 2. saria: Paleta serrana deshuesada + Beti Gazteko zapia.
  • 3. saria: Paleta serrana deshuesada + Beti Gazteko zapia.

ZOZKETA: Egunean bertan hainbat zozketa egingo ditugu parte hartzaileen artean.

LAGUNTZAILEAK: Honako laguntzaile guzti hauei esker antolatu dugu lasterketa! Eskerrik asko bihotz bihotzez!!

  • Lesaka: Irules/Apittu/Cafetería Iturbena /Carnicería Eroski/Larreta/Maritxalar Elgorriaga /Irubide Ostatua/Dani electricidad /Talleres Berrizaun /Xabi margoak /Cafetería Haizea/Arrano Ostatua /Onin Agentzia/Zialdo Ostatua/Mendegia harategia/Transtxakain/Telebote/Kasino Lesaka/Kattagorria/Otxoteko Pinturak.
  • Bera: Korta Anaiak/Jaurena Elektrizitatea/Reformas Laster/Talleres mecánicos Elkar/Bianditz Nekazarien Etxea/Katea Bike / Ubidea / Martiko.
  • Ventas de Irun: Auzoko Taberna /Iturria materiales de construcción /Fontanería Ibon Urtizberea.
  • Oiartzun: Altzibar (Jon Harategia).
  • Etxalar: Maider Ileapaindegia.
  • Hondarribia: Iñur, decoración en escayola.
  • Saldias: Tantada iturgintza.

Animatu eta etorri Lesakara ekainaren 15ean!