Igandean Lesakako II. Mendi Lasterketa ospatu genuen. Guztira 179 korrikalarik bukatu zuten ibilbidea. 163 heldu eta 16 gazte (Gazte Trail).

Eguraldia lagun, goizeko 10:00etan eman zitzaion hasiera Ibilbide luzeari, Frain mendira abiatuz ondotik Unanura ailegatzeko.

GAZTE TRAIL Lasterketa aldiz, 10ak eta 10 minututan abiatu zen, 17 korrilakariak Frain mendia igo eta jautsiz.

Dozenaka bolondres laguntzen aritu ziren egun guztian zehar dena ongi ateratzeko, eta horrelaxe izan zen, arazorik gabe 179 korrikalarik bukatu zuten lasterketa.

Horien arten honako hauek izan ziren Lasterketaren irabazleak:

1go saria: HODEI LUJANBIO APEZETXEA. 1:14:37.

2. saria: IBAI MADINA AIZKORBE. 1:16:08.

3. saria: IÑAKI MIHURA ARIZALETA. 1:16:47

Emakumeen kategorian:

1go saria: MAITE CARRICA AZCARRAGA. 1:35:42.

2. saria: HAIZEA RAMIREZ DE ALDA POZUETA. 1:35:50.

3. saria eta Lesakako lehendabiziko emakumea: IDOIA MARITXALAR ERRANDONEA. 1:36:13.

Lesakako lehendabiziko gizona: BEÑAT SARALEGI ALZATE. 1:19:56.

Lehendabiziko emakume beteranoa: MAITE CARRICA AZCARRAGA. 1:35:42.

Lehendabiziko gizon beteranoa: JUAN KARLOS KORTA ZUMALAKARREGI. 1:22:45.

Lehendabiziko ekipoa: BETI GAZTE LASTERKA.

GAZTE TRAIL LASTERKETAN:

1go saria: MATTIN LEKUONA OIARZABAL. 0:32:51.

2. saria: BEÑAT ALBIDU ETXEBERIA. 0:33:08.

3. saria: UNAI BENGOETXEA AGUERRE. 0:33:33

Nesken kategorian:

1go saria: AINHOA ETXEGARAI ELGORRIAGA. 0:36:48.

2. saria: LOREA ZUBIETA LARRETXEA. 0:45:34.

Klasifikazio osoa ikusteko egin klik hemen: https://herrikrosa.eus/Clasificaciones.asp

Eskerrik asko parte hartzaile, laguntzaile, bolondres eta bertaratu zineten guztiei.

Hementxe Jon Martinez Lesakarrak ateratako argazki batzuk. Guttinaka argazkiak igotzen joango gara.

Hurrengo arte!