Otsailaren 20an eta 27an Nafarroako Sokatira Txapelketa izanen dugu Lesakako Frontoian.

Animatu eta etorri!

Hementxe txapelketako protokoloa.

Nafarroako Kirol Institutuak errandako jarraituz, aldaketa ttiki batzuk 2021.02.17an eguneratuak:

SARI BANAKETA:

– Trofeoak eta txapelak mahai batean jarriko dira, pilotalekuaren erdian

– Lehenik hirugarren sailkatuei deituko zaie eta beraiek hartu beharko dituzte bai trofeoa eta bai txapelak mahaitik. Argazkia aterako zaie eta erretiratuko dira.

– Ondoren, prozesu berdina jarraituko da bigarren sailkaturiko taldearekin eta talde txapeldunarekin.

Sariak jaso aurretik kirolari guztiek eskuak gelarekin garbitu beharko dituzte.

Oharra:  Argazki guztiak taldeka atera eta BETI maskara jarrita.