Iepa ikasle!! 🙋🏻‍♀️🙋🏼‍♂️

Aurtengo Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketa martxan dugu dagoeneko!! 👏🏽👏🏽👏🏽

Hemendik ibili, handik galdetu… Lan zaila, baina polita duzue egiteko 😉

Aurten, berrikuntza moduan, lehendabiziko eta bigarren mailako ikasleek 10 galdera guttiago izanen dituzue erantzuteko eta hauek 2-3 pertsonako taldeetan antolaturik erantzunen dituzue.

Bukatzeko, ez ahantzi erantzun orria entregatzeko azken eguna apirilak 22a dela, ortzirala. Beti Gazte egoitzako postontzian 📮 sartzen ahal da fisikoki edo kultura@betigazte.net –era bidali email 📧 bidez.

Hementxe uzten dituzue lehiaketako dokumentuak: araudia eta galdetegiak.

Bertzerik gabe, eskerrik asko eta zorte on!!