Sokatira denboraldia hasi berri dugu eta Beti Gazte taldeak indartsu daudela erakutsi dute lehen txapelketaren lehen jardunaldian. 2026ko Nafarroako 8×8 eta 6×6 Sokatira Txapelketak hasi dira eta, urtero bezala, etxean txapela jokoan izanen dute aurten ere gure tiralariek.

Hain zuzen ere, heldu den azaroaren 7an (larunbatean), Lesakako udal pilotalekuan jokatuko dira txapelketa honen lehen finalak. Tiraldiak 17:00etan hasiko dira eta emakumeen 390 kiloko (6×6) eta gizonezkoen 620 kiloko (8×8) finalak jokatuko dira.

Emakumeei dagokionez, Amaiur, Antsoain, Araxes, Berriozar eta Txantrea ariko dira Beti Gazterekin batera lehian. Oraingoz, lesakarrak daude lehen postuan eta gibeletik, puntuetan berdinduta, Berriozar eta Txantrea.

Gizonezkoei dagokionez, Beti Gazte, Txantrea A eta Txantrea B ariko dira lehian. Sailkapenean ere ordena horretan daude hiru taldeak.