Pasa den maiatzaren 26an Lanzaroten burutu zen 27. Ironman proban parte hartu zuen Beti Gazteko Bixente Igartzabal lesakarrak. Guztira 1.800 kirolariek hartu zuten parte, Bixentek 133. postua lortuz, bere kategoriko 13. Proba 10 ordu, 53 minutu eta 30 segundutan osatu zuen (3.800 metro igerian, 180 km bizikletan eta maratoia lasterka). AUPA BIXENTE!