Igande honetan, ekainak 3, eguraldiaren laguntzarekin III. Argazki Rallya ospatu dugu Lesakan. Guztira  herri desberdinetako (Irun, Donostia, Oronoz, Lesaka…) 19 argazkilarik hartu dute parte egun konpletu honetan

Eguna inskripzioekin hasi dugu, Beti Gazte Egoitzan. Bertan landu beharreko gaiak eman zaizkie. Goizean zehar herrian barna argazkiak ateratzen aritu dira parte hartzaileak, 11:00etan luntx batekin indarrak hartuz.

Eguerdiko 13:00etatik 14:00etara 34 argazkiak aurkeztu dizkigute. Parte hartzaileek ekainak 10a baino lehen aurkeztutako argazkietatik 4 aukeratu beharko dituzte lehiaketarako. Ondotik, epaile profesional batek irabazleak aukeratuko ditu.