Pasa den ortziralean arratsaldeko 19:00etatik antzinera MUSIKA ETA DANTZA emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuen ELUTXA TXARANGA eta BETI GAZTEKO LERRO DANTZA TALDEAren eskutik. Bi ziren ospakizun honen arrazoia nagusiak: Beti Gazteren Astehondarra eta Elutxa Txarangaren 5. urteurrena.

Guztira 60 bat emakume dantzari eta 10 musikari elkartu ziren herrian zehar dantzatu eta buelta bat emateko. Haizegua ostatuan bi dantza egin ondotik Batzoki , Etxeberria eta Kasino, Telebote eta Koxkila, Alondiga (euria zela eta), eta azkenik plazan eskeini zizkiguten ensaiatutako musika pieza eta koreografiak.

Nahiz eta eguraldi kaxkarra emana zen, honek ez zuen planteatutako ibilbidea eta programazioa aldatu. Musika ona, dantzari ezinhobeak eta izugarrizko giroa herrian.

Ondotik Kasino Jatetxean afari goxo batekin eman zioten bukaera jardunaldiari, musika eta dantza mahai-lagun izan zituztelarik.