Heldu den ekainaren 23an Beti Gazteko Sokatira Taldeak Ate Irekiak egindo ditu goizeko 11:00tatik antzinera Lesakako eskoletako pilotalekuan.

Bertan, gaur egun taldea osatzen duten tiralariek hurbiltzen direnei zertan eta nola aritzen diren erakusteko egongo dira. Helburua, jendea Sokatira mundura hurbiltzeaz gain, hau barrutik ezagutzea da. Adin guztietako pertsonentzat irekia dago ate irekien ekitaldi hau.

Gainera, ondotik gosari eder bat izango duzue indarrak berreskuratzeko!

ANIMATU ETA LOTU SOKARA!