Pasatu berri den ekainaren 10ean Lesakako XIV. Mendi Itzulia ospatu dugu Lesakan. Parte-hartzaileek online eta larunbatean arratsaldean elkarteko egoitzan apuntatzeaz gain, egunean bertan goizeko 6:30etatik 7:30ak bitarte apuntatzeko aukera izan zuten ere.


Guztira, 332 mendizalek parte hartu dute XIV. Mendi Itzuli honetan. Irteera goizeko 7:00-7:30ak bitarte izan zen Lesakako Plaza Zaharretik.

 

Bi ibilbidek osatzen zuten mendi itzulia: ibilbide motza, 23.7 km eta 1.125 metroko desnibelarekin eta ibilbide luzea 32 km eta 1.850 metroko desnibelarekin.

Eguraldi hagitz ona izan genuen goiz guztian zehar, mendizale aunitz, bolondres ugari eta giro ezin hobea!

Aupa BETI GAZTE!

Hementxe egunean bertan Beti Gazteko Argazkilari taldekoek ateratako argazkiak: