Duela urte batzuk Beti Gazteko Argazkilari Taldea sortu genuen. Herriko nahiz zonaldeko argazkilariak elkartzea eta ekintza desberdinak antolatzea genuen helburu.

Argazkilari taldeko urteko ekitaldi nagusia Argazki Lehiaketa da. 1991. urtean antolatu zen lehen aldiz. Urte batzuk antolatu gabe egon ondotik 2010. urtean berriz ere lehiaketa antolatzera animatu ginen eta gaur egun arte martxan jarraitzen du. Aurkezten diren lan guztiekin urtero erakusketa bat antolatzen da.

Urteko bertze ekintzetako bat Argazkia Rallya da. Aurten III. edizioa ospatu genuen ekainaren 3an. Guztira 19 argazkilarik hartu zuten parte, eta benetan lan ederrak aurkeztu zizkiguten. Hemendik guttira irabazleen izenak argitaratuko ditugu.

Azkenik, 2015 eta 2016 urteetan hainbat formazio kurtso antolatu ziren Argazkilari Taldetik. Bertan zonaldeko pertsona ugarik hartu zuten parte. Lehendabiziko kurtsoa “Iniciación a la fotografía” izan zen. Ondotik, perfekzionatzeko kurtsoak egin ziren, photoshop kurtso batekin bukatuz.

Gogotsu jarraitzen dugu lanean, proiektu berrietan pentsatzen eta ditugunak hobetuz.

Hementxe uzten dizuegu Argazkilari Taldearen google + orrialdera joateko linka. Bertan klikatuz Beti Gaztek antolatutako hainbat ekintzen argazkiak ikusgai dituzue:

Beti Gazteko Argazkilari Taldea