Heldu den irailaren 16an Beti Gaztek antolatutako BTT Ibilaldia ospatuko dugu Lesakan. Bi ibilbidek osatzen dute proba: luzea 42 Km-koa 1733 metroko desnibelarekin eta Motza, 25,2 Km-koa 839 metroko desnibelarekin.

Interesatuek inskripzioa aurretik egin dezakezue hurrengo linka klikatuz: www.kirolprobak.com. Online apuntatzen direnen prezioak bertan dituzue ikusgai.

Egunean bertan goizeko 7:30etatik 8:45etara egin dezakezue inskripzioa Herriko Etxeko Arkupeetan (Plaza Zaharra) prezioak hurrengo hauek izanda:

  • Beti Gazteko bazkidea ez, federatua bai= 20€
  • Beti Gazteko bazkide ez, federatua ez= 25€
  • Beti Gazteko bazkide, federatua bai= 10€
  • Beti Gazteko bazkide, federatua ez= 15€.

Federatuta ez daudenei egun bateko lizentzia eginen zaie. Proban izena ematen duenak Martxa Zikloturista honen araudia ezagutu eta onartzen duela onesten du.

Bi ibilbideen mapa deskargatu ahal izateko, hurrengo hitzetan xaguaren eskuineko botoia sakatuz “guardar enlace cómo”-ri eman eta zure ordenagailuan izanen dituzu:

Lesakako BTT Laburra 2018

Lesakako BTT luzea 2018