Beti Gazte Lasterka taldeko korrikalari dexente Bildu ziren atzo, apirilak 14, Berako XV. MENDI MARATOI ERDIAN. Zerua lainotua eta tenperatura hagitz ona zen mendi maratoi gogorrean lehiatzeko.

Aunitz izan ziren ibilbidean zehar topatu zituzten ezagunak eta familiarrak, Beti Gazte animatuz eta indarrak transmitituz. Horien artean, nola ez, Beti Gazteko Mendizaleak!

Nahiz eta taldeak sufritu, hagitz konten bukatu zuten, indartsu lehiatzen jarraitzeko!

Indarrarekin ere ekainaren 15ean Lesakan antolatzen ari garenaren inguruan lanean jarraitzeko! Informazio gehiago hurrengo egunetan!

Aupa Beti Gazte!

Argazkiak: Beti Gazte Lasterka eta Erran.eus