Hurrengo maiatzaren 12an “SALVADOR YANCI-ren OROIMENEZ” VI . MARTXA ZIKLOTURISTA ospatuko dugu.

Bertze urteetan bezala, ez lehiakorra den 112 kilometroko martxa dugu hau. Eguna baino lehen izena eman nahi baduzu, internetez egin dezakezu www.kirolprobak.com web gunean. Tarifak honakoak dira:

  • Federatuak 10 € – Ez federatuak 15 €
  • Sozio federatuak 5 € – Sozio ez federatuak 10 €

Egunean bertan goizeko 7:30etatik 8:30etara izena emateko aukera izango da ere Plaza Zaharrean. Prezioak hauek izango dira.

  • Federatuak 15 € – Ez federatuak 20 €
  • Sozio federatuak 10 € – Sozio ez federatuak 15 €

Informazio gehiago Nafarroako Txirrindularitza Federazioko web gunean.

Hementxe Martxako ibilbidea eta Arauak.

Animatu eta parte hartu!