Lehen adliz, elkarlanean Herrialdeko Txirrindulari Gazteen Topaketa ospatuko dugu Lesakan. Guztira 5 herritan egingo den topaketa dugu hau; lehena, maiatzaren 11an Lesakan, ondotik ekainaren 2an Iruritan, 15ean Beran, 30ean Donezteben, eta azkenik, irailaren 8an Anizen.

Kategori desberdinek osatzen dute proba: Ttikiak (2013. urtetik aintzin jaiotakoak), Aurrebenjaminak (2011-2012 urteetan jaiotakoak), Benjaminak (2009-2010), Kimuak (2007-2008) eta Haurrak (2005-2006).

Larunbatean, Lesakan, 16:00etan hasiko dira inskripzioak, Mastegi futbol zelaiaren parean. Probak berriz, 17:00etatik aurrera izango dira. Federatu gabeek 2 euro ordaindu beharko dituzte.

Probak ez lehiakorrak izango dira, ez dira denborak hartuko, eta ez da sailkapenik osatuko. Proben helburua parte-hartzaile guztiek kirola egitea da. Maila guztiak mixtoak izanen dira eta kaskoa eramatea derrigorrezkoa da.

Honako hau izango da ibilbidea: ttikiak buelta motza, aurrebenjaminak buelta bat, benjaminak 2, kimuak 3 eta haurrak 4.

Animatu eta parte hartu!!