Beti Gazte elkarteak txirrindularitzako arropa egin behar du. Interesa baldin baduzu, etorri probatzera, eta gustatzen bazaizu, enkargatu. Guttienez, 2 hilabete pasatuko dira enkargatutako arropa ailegatzeko.

Non eta noiz probatu: Beti Gazteko egoitzan, Beheko Plaza, 9-1. solairuan, ekainaren 18tik 28ra, biak barne. Astelehen, astearte, asteazken eta ortziraletan, 18:30etatik 20:00etara. Ortzegunetan, 18:00etak 19:00etara eta 20:30etatik 21:30etara.

Baldintzak: Bazkideak, enkargatzen duten arropa bakoitzagatik, 20 €-ko fidantza jarri beharko dute. Ez bazkideak, enkargatzerakoan arropa osoa ordaindu beharko dute.