Bertze behin hementxe ditugu Argazki Lehiaketako irabazleak. Aurtengoan 88 izan dira aurkeztutako lanak eta hementxe uzten dizkizuegu banatutako 4 sarien lanak:

Gai libreko lehendabiziko saria DIEGO PEDRA BELZA, “BRUMA” izeneko lanarengatik. Cornella de Llobregat-etik bidalitako lanak 350 euro y trofeoa irabazi du.

Gai libreko bigarren saria Barcelona hirira joan da, zehazki CARLOS FRÍAS PÉREZ-entzat izan da “AUSENCIAS” lanarengatik. Honek trofeoa eta 250 euroko saria lortu du.

Herriko argazkilari hobenaren saria JON MARTINEZ ETXABARRIrentzat izan da, “UR GOXOAN” lanarengatik. 200 euro eta trofeoa eskuratu du lesakarrak.

Azkenik, kirol argazki hobenaren sari berezia soraluzeko CARLOS DE COS AZCONAk eskuratu du. Lana: “VOLANDO VOY”. Saria trofeoa eta 200 eurokoa izan da.

Argazki erakusketa abenduaren 2a arte irekita egongo da Harriondoan: ortzegunetik larunbatera 17:30etatik 19:30etara eta igandetan 11:30etatik 13:30etara,

Animatu eta etorri argazkilaritzarekin disfrutatzera!