Bigarren aldiz MENDI LASTERKETA antolatu dugu Beti Gazten. Beti Gazte Lasterka taldeak gogor eta esfortzu handiz antolatuta, hementxe duzue lasterketaren informazioa! Bi proba izango ditugu martxoaren 8an: Ibilbide luzea (ofiziala) eta ibilbide motza (gazteena).

OINARRIAK:

Eguna eta lekua: martxoaren 8an Lesakan. Goizeko 10:00etan lasterketa ofizialaren irteera eta 10 minutu ondoren gazteen lasterketaren irteera.

Ibilbidea: 14 Km-ko ibilbidea eta 900 metroko desnibela. Irteera Lesakako Harriondoa Kultur Etxetik (Komentu Kalea 1), Frainera igoera (455 metro), piedadetik Unanura igoera (650 metro), eta herrira bueltatu.

Gazteen ibilbidea: 7 km eta 300 metroko desnibela. Herriko Harriondoa Kultur Etxetik irteera, Komentu Kalea 1, Frainera igoera (455 metro) eta herria buelta.

Parte-hartzea: 18 urte baino gehiago dituen edozeinek hartu dezake parte lasterketa ofizialean. Gazteen proban berriz, 13-17 urte bitarteko kirolariei zuzendua da. Gehienez 350 kirolariek hartu dezakete parte guztira (bi probak kontutan hartuta).

Inskripzioak: matxoak 3a arte https://www.herrikrosa.eus/ . Egunean bertan inskripzioak egiteko aukerarik ez da izanen.

Prezioak:

  • Ibilbide luzea: Beti Gazteko Bazkideek 13 €. Bazkide ez direnek 16 €.
  • Ibilbide motza (gazteena): 7 €.

Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du, Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da. Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean.

DORTSALAK HARTZEKO: martxoaren 7an, larunbata 16:30-18:30 Udaletxeko arkupeetan eta martxoaren 8an, igandea 8:00-9:30 bitarte.

DUTXAK: metatik hurbil dutxak izango dira.

HORNIDURA PUNTUAK:

  • Ibilbide luzean 6 hornidura puntu izango dira metakoarekin kontatuz: Km 3 likido/Km 6 likido/Km 7’5 likido eta solido. Km 9 likido/Km 11 likido/Meta likido eta solido.
  • Ibilbide motzean 2: Km 3 likido, meta likido eta solido.

ARAUAK ETA IBILBIDEAREN MARKAKETA: bi probak behar bezala markatuak egongo dira.

  • Ibilbidean zehar zaborra botatzeko kaxak izango dira. Hornidura puntuetan zaborra bota beharko da. Puntu hauetan ez den bertze edozein tokitan zaborra botatzea deskalifikazioa suposatuko du.
  • Edozein bidezidor hartzeak deskalifikazioa suposatuko du.
  • Ondokoak laguntza behar izanez gero, laguntzera behartuak egongo dira parte-hartzaileak.
  • Mediku asistentzia izango da puntu estrategikoetan.
  • Unanuen (9 km) denbora kortea egongo da, 2 ordu eta erdi.

SARIAK:

Ibilbide luzean lehendabiziko 3 gizonezko eta emakumezkoek saria izango dute:

  • 1go saria: Txapela + 90 euro + gazta + Beti Gazteko zapia.
  • 2. saria: 60 euro +gazta + Beti Gazteko zapia.
  • 3. saria: 30 euro + gazta + Beti Gazteko zapia.
  • Lesakako lehendabiziko emakumeak eta gizonak: Lote UBIDEA produktuak.
  • Lehendabiziko beterano emakumea eta gizona: trofeoa.
  • Lehendabiziko ekipoa: Bildots bat (guttienez 3 parte hartzaile taldeka puntuatzeko).

Ibilbide motza: lehendabiziko hiru emakume eta gizonezkoek saria izango dute.

  • 1go saria: Txapela + paleta serrana deshuesada + Beti Gazteren zapia.
  • 2. saria: Paleta serrana deshuesada + Beti Gazteko zapia.
  • 3. saria: Paleta serrana deshuesada + Beti Gazteko zapia.

Sari banaketaren ondoren lunch bat izango da parte hartzaile guztientzat.

SEGURUA: parte hartzaileek erantzunkizun asegurua eta kirol asegurua izango dute.

ARGAZKIAK. Antolatzaileak egunean bertan ateratako argazkien eskubideak ditu hedabideetan ibiltzeko.