Pasa den igandean lesakaz disfrutatzeko beste aukera polit bat izan genuen herrian. 🤩

🧑🏼‍🎨 Goiz goizetik margolariek beharrezko tresnak hartu eta herri polit honen xokoak irudikatu zituzten margo lan batean. Epaile gisa aritu ziren Javier Igoa, Juan Carlos Pikabea eta Iciar Mikelperizena margolariek ez zuten lan erreza izan baina ondorengo irabazleak aukeratu zituzten:

🥇JAVIER ESPIGARES CASTELLANO (Donosti), 15.lana > 600 euro

🥈ALIPIO RUANO GONZÁLEZ (Castro Urdiales), 19.lana > 350 euro

Etxeko margolariaren saria 🏡 (3º🥉) JAXINTO OTXOTEKO ALZUGARAI (Lesaka) > 150euro

💚🎨 Beti Gaztek antolatutako “Elias Garralda” VIII.Margo azkarreko lehiaketa honetan ere haurrek parte hartzeko aukera izan zuten. Hona hemen irabazleak: (Saria… Lesakako Zerbitzu Elkarteak eskeinitako 30 euroko bonoak)

A kategoria (LH 1-2), 1º🥇: MADDALEN VAMBOGELEN

B kategoria (LH 3-4), 1º🥇: IORITZ IRIARTE AZPIROZ

C kategoria (LH 5-6), 1º🥇: CRISTINA SANDRA GASTÓN ESCAT

👏🏻 Mila esker lehiaketan parte hartu eta lagundu duzuen guztiei! Hurrengo urtean berriro parte hartzeko prestatzen hasi 😉