Lesakako Mendi Itzulia bueltan da, hamabortzgarrenez. Ekainaren 12an ospatuko da, goizeko 7-7:30etik hasita. Lesakako Plaza Zaharretik abiatuta, bi ibilbide desberdin egonen dira: motza (22,9km eta 1415m) eta luzea (30,2km eta 1825m).

Izen-ematea dagoeneko irekita dago eta www.mendizmendi.com webgunean egin beharko da. Parte hartu nahi dutenek ekainaren 10era bitarte izanen dute izena emateko aukera.

Animatu! Aupa Beti Gazte!