1940. urtetik Lesakako Kirol eta Kultur Elkartea

Author Beti Gazte

SAN ANTONERA IBILALDI ARAUTUA 2026

Heldu den urtarrilaren 18an, igandea, San Antonera ibilaldi arautua ospatuko dugu, San Antongo erromeria izanen dela aprobetxatuz. Lesakako Plaza Zaharretik abiatuko da proba, 8:30etik aitzinera. Izen emateak binaka edo hirunaka egin beharko dira, 8:00etatik 8:30era, eta 5 euroko prezioa izanen… Continue Reading →

ARANTZAKO ZIRKOA MENDI IRTEERA ´26

Heldu den urtarrilaren 6an, asteartean, Arantzako Zirkora mendi irteera ospatuko dugu. 7:30ean elkartuko gara Plaza Zaharrean eta handik Arantzara joanen gara kotxeetan mendi buelta egiteko. Animatu urteko lehen mendi irteerara !

VII LESAKAKO MENDI LASTERKETA

Heldu den martxoaren 15ean, igandea, 2026ko Lesakako VII. Mendi Lasterketa ospatuko dugu, azken urteetan mendi lasterketen egutegian finkatu den hitzordua, eta inguruko eta Euskal Herriko lasterkariek gogoz espero dutena. Lesakako ingurune naturala kirol jardunaldi paregabearen agertoki izanen da berriro, paisaia… Continue Reading →

BIANDITZERA MENDI IRTEERA ´25

Urtea borobiltzeko, 2025eko azken mendi irteera ospatuko dugu abenduaren 31n, asteazkenean. Bianditzera joanen gara eta horretarako, 7:30ean elkartuko gara Plaza Zaharrean. Handik oinez igoko gara Bianditzera. Animatu!

AIAKO HARRIRA MENDI IRTEERA ´25

Eguberrietan ohikoak bilakatu dira gure mendietara egiten ditugun mendi irteerak eta aurten ere, urtero bezala, Aiako Harrira joanen gara heldu den igandean, abenduaren 28an, urteari bukaera ona ematen hasteko. Goizeko 7:30ean eginen dugu hitzordua, Plaza Zaharrean eta handik, kotxeetan joanen… Continue Reading →

2026KO TXIRRINDULARITZA LIZENTZIAK

2026rako txirrindularitza lizentzietan alta emateko epea ireki dugu. Abenduaren 29a izanen da horretarako azken eguna, eta 626 118 123 (Argiñe) telefonora edota kirola@betigazte.net helbidera idatzita egin beharko da. Bertan eskuratu ahalko duzue informazio gehiago ere. Horrez gain, heldu diren bi… Continue Reading →

XII IPUIN LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

Pasa den abenduaren 12an XII Ipuin Lehiaketako sari banaketa ospatu genuen. 98 idazlan aurkeztu ziren lehiaketara, Irain Eskolako eta Tantirumairu Ikastolako 3. mailatik 6.era bitarteko ikasleek egindakoak. Haizea Loira Matxiñena ipuin kontalariaren laguntza izan genuen sariak banatzeko eta hauek izan… Continue Reading →

ELUTXARA MENDI IRTEERA ´25

Abenduaren 21ean (igandean) ohiko Elutxara mendi irteera eginen dugu Beti Gazten. 8:00etan izanen da hitzordua Lesakako Plaza Zaharrean eta handik Elutxara joanen da taldea. Bertan, txistorrada eginen da gero. Animatu parte hartzera!

BETI GAZTEKO XII IPUIN LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

2025eko Beti Gazte XII. Ipuin Lehiaketako sari banaketa ospatuko da datorren abenduaren 12an, ortzirala, arratsaldeko 17:00etan. Beti Gazteko egoitzan eginen da ekitaldia eta ipuin kontalari baten laguntzaz banatuko dira sariak. Irabazleak argitu ondotik, zozketa ere eginen da partehartzaile guztien artean…. Continue Reading →

2026KO MENDI LIZENTZIAK

2026rako mendi lizentzietan alta, baja edo aldaketak egiteko epea irekiko du Beti Gaztek. Abenduaren 7ra bitarte egin daitezke moldaketak, whatsapp bat bidalita (626 118 123, Argiñe), email bat bidalita (mendia@betigazte.net) edota egoitzara hurbilduta hurrengo ordutegian: abenduaren 1ean 17:30etik 19:00etara, edo… Continue Reading →

BETI GAZTE KANTARIREN EMANALDIA

2025eko Feriak ospatuko dira Lesakan asteazken eta ortzegunean, azaroaren 19eta 20an, eta urtero bezala, ortzegunarekin Beti Gazte Kantari taldeak bere emanaldia eskainiko du Alondegian, 19:00etan.

AJOARRIERO LEHIAKETA ´25

Herriko Feriak hilabete honetan ospatuko dira eta Beti Gazte elkarteak, bertze urte batez, Ajoarriero lehiaketa antolatu du Ferietako asteazkenerako, azaroaren 19rako hain zuzen. Ohi bezala, Beheko Plazan ospatuko da, 18:00etatik aitzinera. Oinarriak: Izena emateko idatzi 696 80 98 86 zenbakira… Continue Reading →

SUKALDARITZA TAILERRA ´25

Heldu den azaroaren 25ean eta abenduaren 2an sukaldaritza tailerra eginen dugu Beti Gazten, Hondarribiako Zabala jatetxeko sukaldarien eskutik. Euskal Herriko sukaldaritza tradizionala erakutsiko dute, goi mailaruntz eramanda. Tailerrean gourmet menua prestatuko dute partehartzaileek, hainbat teknika desberdin erabiliz. Irain Eskolan eginen… Continue Reading →

LESAKAKO BTT IBILALDIA ´25

Lesakako BTT Ibilaldia ospatuko dugu aurten ere Beti Gazten. Irailaren 14an eginen dugu eta dagoeneko izen-emateak irekita daude.Urtero bezala, bi ibilaldi mota egonen dira: motza, 23,24 kilometro eta 770 metroko desnibelarekin; eta luzea, 37,1 kilometro eta 1414 metroko desnibelarekin. Irteera… Continue Reading →

LESAKAKO VI ZUBIGAINEKO KROSA

Heldu den ekainaren 21ean, larunbata, Lesakako VI Zubigaineko Krosa antolatu dugu Beti Gaztetik, aurten lehen aldiz Bortzirietako II Kopara puntuagarria izanen dena. Kopako lasterketen egutegia irekiko duen lasterketa izanen da gure eta 11:00etan hasiko da Arretxeako Plazatik.Ibilbideak herriko zubietan barrena… Continue Reading →

ATE IREKIAK SOKATIRAN

Beti Gazte Sokatira Taldeak ate irekien jardunaldia antolatu du heldu den asteartean, ekainaren 3an. Lesakako Irain Eskolako frontoian egin dute hitzordua, 18:30ean, eta 16 urtetik goitikoak gonbidatu dituzte saiora parte hartzera. Heldu den denboraldian, tiralari berriak animatzeko helburua izanen du… Continue Reading →

BORTZIRIAK DANTZAN 2025

2025eko Beti Gazteko Astearen barrenean, Beti Jauzi Muxiko taldeak topaketa eginen du, muxikoak eta dantza piko dantzatzeko. Ekainaren 8an, igandean, izanen da topaketa Harriondoa kultur etxearen kanpoaldean, 12:00etan (euria eginen balu, komentuan izanen litzakete) . Jeiki Hadi erromeri taldearen laguntzaz… Continue Reading →

BETI GAZTE KANTARI 2025

2025eko Beti Gazte Astearen barrenean, ekainaren 6an, ortzirala, Beti Gazte Kantarik bere emanaldia eskainiko du Lesakako karriketan barrena. 19:00etan hasiko dute itzulia. Animatu taldearekin batera kantatzera!

PIRINEOTARA IRTEERA ´25

Aurtengo udan Pirineotara irteera antolatuko dugu, uztailaren 19tik 20ra, Col de tentes, Refugio de Goriz eta Pradera de Pinetara. C mendi lizentzia edo aseguru partikularra duten mendizaleentzat zuzendua dago irteera eta plazak mugatuak izanen dira. Horregatik beragatik, aurretik izen ematea… Continue Reading →

HERRI KIROLAK EZAGUTZEN

2025Eko Beti Gazte Astearen barrenean, haurrei zuzendutako Herri Kirolak Ezagutzen jardunaldia ospatuko dugu ekainaren 6an, Beti Gazte Sokatira Taldeko kideek eskutik. Plaza Zaharrean izanen da jarduera, 17:00etan. Euria eginez gero, udaletxeko arkupeetan izanen da jarduera. Animatu!

« Older posts

© 2026 BETI GAZTE — Powered by WordPress

Theme by Anders NorenUp ↑

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies