Bueltan da Lesakako Bitxikeriak lehiaketako edizio berri bat. Datozen hilabeteotan hiru galdetegi bete ahal izanen dira, urriaren 3ko, azaroaren 7ko eta abenduaren 5eko asteetan banatuko direnak. Lesakari buruzko zortzi galdera izanen ditu bakoitzak eta aste oso bateko epea egonen da erantzunak bidaltzeko (astelehenetik igandera). Erantzunak Beti Gazteko difusio taldetik bidaliko den estekaren bitartez eman ahalko dira, edota galdetegi orria Beti Gazteko buzoian sartuta. Galdetegi orriak eskuragarri egonen dira Izarra Okindegian, Telletxea Estankoan, Xagu Liburutegian, Koxkila ostatuan eta Etxeberria ostatuan. Aste bakoitzeko irabazleak saria izanen du, baita lehiaketa osoa irabazten duenak ere.
Hemen dituzue lehiaketaren oinarriak:
Hemen dituzue lehen asteko galdetegiaren erantzunak:
Eta hemen bigarren asteko galdetegiaren erantzunak:
Hemen dituzue hirugarren eta azken galdeketaren erantzunak:
Eskerrik asko parte hartzeagatik!
Leave a Reply