Berriz ere bueltan dugu Ajoarriero Lehiaketa. Urtero bezala, Ferietako asteazkenean ospatuko da, azaroaren 23an, 18:00etatik aitzinera. Aurten, berrikuntza moduan, lehiaketan parte hartzeko izena eman beharko da, bikoteka, azaroaren 21a baino lehen, 697 276 036 (Alaia) zenbakian. Bikote bakoitzak gas sukaldea, zartagia eta osagaiak ekarri beharko ditu eta Beti Gaztek olioa, gatza, baratxuria eta 2 kg bakailo gatzgabetua banatuko ditu, baita bikoteko 10€ ere.

Animatu parte hartzera!