Mendi lizentziak berritzeko epea ireki da berriz ere. 2023rako mendi lizentzia berria nahi baduzu, edo baduzuna berritzeko asmoa baduzu, Beti Gazteko egoitzan egin dezakezu datorren abenduaren 2an eta 12an, 18:00etatik 19:15era.

Hemen dituzue estalduren prezioak:

Aurten, berrikuntza moduan, Nafarroako federatu guztiek deskontuak izanen dituzte Kataluniako, Aragoiko eta Asturiaseko aterpetxeetan. Gainera, soilik txartel birtuala eskuratzeko aukera ere egonen da aurten lehendabiziko aldiz. Horrela nahi bada, espresuki adierazi beharko da klubari. Honen inguruan ez bada ezer zehazten, txartela fisikoa izanen da.

Informazio gehiago nahi baduzue deitu 626 118 123 (Argiñe) zenbakira, idatzi mendia@betigazte.net helbidera edo bisitatu federazioaren weborria: https://www.nafarmendi.org/noticia/1168/licencias-2023.-empezamos-el-13-de-diciembre