Beasaingo Manu Barreiro Rodriguez izan da 2022ko Argazki Lehiaketako irabazlea, “La dama del velo rojo I” lanarekin. Bigarren saria Oscar Manso Navasek irabazi du, “Identidad” izenburupeko argazkiarekin. Kirol argazkirik onena Carlos de Cos Azkonak eraman du, “Skate” argazkiarekin, eta azkenik, Fidel Ordoki izan da Beti Gazteko bazkide onenaren saria irabazi duena, “Kaioa” lanarekin. Aurtengo lehiaketako epaileak Asier Garagarza, Irantzu Pastor, Ignacio Zaldua eta Mak Iriarte izan dira.

Atzo, abenduaren 11an, egin zen sari banaketa eta Beti Gazteko bazkidea soilik gerturatu zen. Hala ere, saritu guztien lana ikusgai egonen da egun hauetan Plaza Zaharra, 27, helbidean jarri den erakusketan. Bertan, irabazle guztien lanak ikusteko aukera egonen da, baita partehartzaile guztien argazkiak ere. Erakusteka 17:30etik aitzinera egonen da irekita.

Hemen uzten dizkizuegu lehiaketako akta eta irabazleen argazkiak: