2022ko Lesakako Bitxikeriak lehiaketa bukatu da eta orain, sari banaketa ospatuko dugu. Abenduaren 23an, ortzirala, izanen da sariak banatzeko ekitaldia, arratsaldeko 17:00etan, Plaza Zaharran.

Lehiaketako irabazleak hauek izan dira: Izaskun Igoa, Jagoba Otxoteko, Jose Luis Sunsundegui, Iker Alzugaray eta Milagros Echepare. Sari ttikiak ere banatuko ditugu eta hauen irabazleak Mikel Irigoien, Izaskun Martinez, Aitor Arotzena eta Lourdes Saguillo izan dira.

Zorionak denei!