Datorren urtarrilaren 22an San Antonera ibilaldi arautua ospatuko dugu. Lesakako Plaza Zaharretik abiatuko dira partehartzaileak, goizeko 8:00etan, bikoteka edo hirukoteka. Ibilbidean zehar lau kontrol egonen dira: irteeran, bi ibilbidean zehar eta helmugan. Bikote edo hirukote erregularrenak irabaziko du eta irteeran ibilbideari buruzko informazioa emanen zaie parte hartzen dutenei. Izen-emateak egunean bertan eginen dira, irteeran, goizeko 7:30etik 8:00etara. Bazkideek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek berriz, 10 euro. Partehartzaile guztiei kamiseta bana banatuko zaie eta gainera, pintxoak izanen ditugu helmugan.

Animatu parte hartzera!