Beti Gazte elkarteko irakurle taldeak antolatuta, datorren larunbatean (otsailaren 11n), Alcarrás filmaren emanaldia eskainiko da Harriondoan, Txokobiko aretoan, 18:00etan. Carla Simonen filma 2022an estreinatu zen eta urte horretan hainbat sari jaso zituen: Berlingo festibalean film onenaren saria, Goya sarietan 11 izendapen (film onenarena eta zuzendaritza onenarena barne), Film Europarren sarietan hiru izendapen (film onenarena barne), Feroz saria zuzendaritza onenari, Malagako festibalean eta bertze bortz sari Gaudí sarietan (gidoi, zuzendaritza eta film onenarenak barne).

Animatu eta etorri ikustera!