Beti Gaztek Iruñeara egun pasa antolatu du heldu den apirilaren 27rako, ortzeguna. Autobusean eginen dute joan-etorria. 8:45ean aterako da taldea Berako Euskaldunatik eta 9:00etan bilduko ditu lesakarrak Suhiltzaileetan. Itzulera berriz, 19:00etan eginen dute Iruñeatik. Egunean zehar, bisita gidatua eta bazkaria eginen dute hiriburuan. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute parte hartzeko, eta bazkide ez direnek berriz, 30 euro. Prezioaren barruan sartuko da autobusa, bazkaria eta bisita gidatua.

Irteeran parte hartzeko, izena eman beharko da eta horretarako, 610 89 38 04 (Marisol) zenbakira deitu beharko da apirilaren 24a (astelehena) baino lehen.

Animatu parte hartzera!