Beti Gazte elkarteak, bertze urte batez segidan, haur eta helduentzako pintura tailerra antolatu du Iciar Mikelperizenarekin. Maiatzaren 21ean eta 28an eginen dira saioak, 11:00etatik 13:00etara. Zortzi urtetik gorako interesatuei zuzenduta dago tailerra eta plaza mugatuak izanen dira. Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek berriz, 40 euro. Saioetan parte hartzeko, aldez aitzinetik izena eman beharko da 617 212 449 (Amaia) telefonora deituta.

Animatu!