Ortzirale honetan, maiatzaren 26an, hasiko da 2023ko Beti Gazte Astea. Ekainaren 5era bitarte luzatuko da eta hauek izanen dira ospatuko ditugun ekitaldi guztiak:

Maiatzak 26

  • 18:30ean Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketa Harriondoatik hasita

Maiatzak 27

  • 10:00etan aurrebenjaminen lauko futbol torneoa Mastegin
  • 11:00etatik 14:00etara Kultur Azoka Plaza Zaharrean
  • Eguerdian Beti Gazte Kantari taldeak emanaldia eskainiko du Lesakako Abesbatzarekin batera
  • 20:00etan Beti Gazteko Lerro Dantza taldeko emanaldia Plaza Zaharrean

Maiatzak 28

  • 11:00etan Iciar Mikelperizenarekin pintura tailerreko bigarren jardunaldia

Maiatzak 29

  • 16:30ean aurrebenjaminen eta benjaminen futbol torneoak Mastegin

Maiatzak 30

  • 16:30ean alebinen futbol torneoa Mastegin

Maiatzak 31

  • 18:00etan Ezpatadantzarien arropa egiten ikasteko tailer teorikoa Beti Gazteko egoitzan

Ekainak 1

  • 17:30ean haurrentzako Bizikleta Ginkana Harriondoan

Ekainak 2

  • 17:00etan haurrentzako Herri Kirolak Ezagutzen jardunaldia Plaza Zaharrean

Ekainak 3 (Beti Gazte Eguna)

  • 8:00etan mendi irteera
  • 10:00etan futbol partiduak Mastegin
  • 11:30ean erraldoiak, buruhandiak eta gaiteroak
  • 14:30ean bazkaria Beheko Plazan
  • 20:00etan musika Plaża Zaharrean Gabezin taldearekin

Ekainak 4

  • 8:30ean Elias Garralda X. Margo Azkarreko Lehiaketa
  • 9:00etan VII. Argazki Rally-a
  • 18:30ean Beti Jauzi muxikoak Plaza Zaharrean

Ekainak 5

  • 18:00etan ogi tailerra Irain eskolan

Animatu parte hartzera! Aupa Beti Gazte!