Gipuzkoako Futbol Federazioak 2022/23 denboraldiko futbol sariak banatu zituen pasa den ortziralean, bigarren aldiz segidan. Hainbat aitortzen artean, Beti Gaztek Gizarte Garapeneko saria jaso genuen Andoainen ospatu zen galan, kultur eta kirol arloan zonaldean egiten dugun lanarengatik.

Sari hau jasotzeak harro sentiarazten gaitu eta, aldi berean, eskerrak ematera behartu. Lehendabizi, Gipuzkoako Futbol Federazioari gure lana aitortzeagatik. Bigarrenez, eta bereziki, Beti Gazte osatzen duzuen guztioi.

Kirol eta kultur arloan, borondatez, lanean zabiltzaten guztioi, mila esker. Hainbat eta hainbat zarete egunero, astero, hilabetero, elkarte hau hazten eta aniztasunez betetzen duzuenak. Futbolariei, tiralariei, entrenatzaileei, mendizaleei, kantariei, dantzariei, jostunei, irakurleei, argazkilariei, bazkideei, Mastegiko ostatuko zerbitzariei, garbitzaileari… denei ZORIONAK!! Sari hau ere zuena da, dudarik gabe!

ESKERRIK ASKO, ZORIONAK ETA AUPA BETI GAZTE!

Zuzendaritza Batzordea