Heldu den igandean, abuztuaren 6an, ohiko Berako bestetako Larunera mendi irteera ospatuko dugu. Lesakako Plaza Zaharretik abiatuko da taldea bi ordutegi desberdinetan. Ibilbide luzea egin nahi dutenek (Berako harrobitik hasita) 6:45ean izanen dute hitzordua. Ibilbide motza egin nahi dutenek aldiz (Malet-etik hasita), 7:30ean abiatuko dira Plazatik. Bi taldeak kotxez joanen dira bai harrobira, baita Malet-era ere.

Animatu parte hartzera!