Lesakako BTT Ibilaldia ospatuko dugu aurten ere Beti Gazten. Irailaren 17an eginen dugu eta dagoeneko izen-emateak irekita daude.

Urtero bezala, bi ibilaldi mota egonen dira: motza, 23,24 kilometro eta 770 metroko desnibelarekin; eta luzea, 37,1 kilometro eta 1414 metroko desnibelarekin. Irteera Plaza Zaharretik izanen da, 9:00etan.

Izen-emateak dagoeneko irekita daude eta aurten, soilik online egin ahal izanen dira helbide honen bitartez: https://inscripcion.kirolprobak.com/inscripcion/lesakako-btt-ibilaldia-2023/ . Izena emateko epea irailaren 15ean bukatuko da, 23:59ean.

Hemen duzue probaren araudia: