Martxoaren 24an ailegatuko da 23. KORRIKA Lesakara eta Beti Gaztek ere bere kilometroa izanen du. Aritxulegitik sartuko da euskararen aldeko lasterketa herrian eta Beti Gaztek 2679. kilometroan hartuko du lekukoa, NA-4000 errepideko 14. kilometroan. Goizaldeko 2:18 aldera hasiko da elkartearen txanda eta horrela, elkarteko kide guztiei gonbidapena luzatzen zaio Beti Gazterekin batera Korrika parte hartzera.

BETI GAZTE ERE EUSKARAREN ALDE!